Fiskaltzak 37 urteko kartzela-zigorra eskatu du emaztea eta bi alabak bortxatu zituen gizonarentzat
Epaiketako asteazken honetako saioan biktimek, akusatuak eta kasuko perituek deklaratu dute. Guztiei entzun ostean, fiskalak frogatutzat jo ditu delituak. Defentsak, bestalde, absoluzioa eskatu du, uste baitu ez direla frogatu leporatzen zaizkion delituak egin zituenik.
Arabako Auzitegia.
Gasteizko gizon bat epaitu dute asteazken honetan Arabako Auzitegian, emaztea ohia eta bi alaba adingabeak bortxatzea egotzita. Fiskaltzak 37 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat; defentsak, ordea, absoluzioa.
Bikote-harremana 2005ean hasi zen eta, ondoren, bi alaba izan zituzten. Oraindik ere adin txikikoak dira.
Asteazken honetako saioan, emakumeak eta bi alabek ateak itxita deklaratu dute. Fiskaltzak azpimarratu du testigantza "koherenteak" izan direla eta gauza bera esan dutela salaketaren unean, instrukzio-epaitegian, artatu zituzten gizarte-langileen aurrean eta gaurko deklarazioan.
Bestetik, lekukotza eman duten lau perituek –gizarte-langile bat, psikologo bat eta bi forense– azaldu dutenez, familiaren egoera bateragarria zen genero-indarkeriarekin. Haien hitzetan, akusatuak erabakiak hartu eta emakumea etengabe degradatzen zuen, hori zen haren rola.
Emakumea "min ematen diona ukatzen duen pertsona hauskor" gisa definitu dute perituek. Halaber, deklaratu dute nesken "abusuak normalizatu" zituztela, "alaba onak izateko aitak esandakoa egin behar zutela" sinestarazi zielako. Profesionalen arabera, neskatoek ez zituzten gertakariak sexu-eraso gisa identifikatu nerabezarora iritsi arte.
Akusatuak, ordea, ukatu egin du leporatzen dioten guztia. Esan du ez zuela inoiz ez emakumea baimendu gabeko harremanak izatera behartu, eta alabei sekula ez diela sexu-erasoak egin. Soilik onartu du indarkeria une batzuk izan zirela etxean, haserretzen zenean. Irainak eta eztabaidak aipatu ditu.
Defentsak absoluzioa eskatu du. Haren iritzian, ez da leporatutako gertakari bat bera ere frogatu. Argudiatu du gizonezkoaren aurkako salaketa dibortzioa eskatu ostean iritsi zela, eta gogorarazi du ez ziotela akusatuari behin-behineko espetxealdirik ezarri, "kriminalitate zantzurik ez zegoelako".
Fiskaltzaren ustez, ordea, hainbat delitu egin ditu gizonak: genero-indarkeriaren eremuan, emakumearen aurkako abusu jarraituaren delitua eta 10 urteko espetxe-zigorra eskatzen du horregatik; 13 urtetik beherakoei egindako abusuen 2 delitu, ahaidetasun-astungarriarekin, eta 12 urteko espetxe-zigorra eskatu du, alabako; tratu txarren delitua ere bai, eta 3 urteko zigorra eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.