Atxilotu bat Bilboko aireportuan, Suediara arma bat bidaltzeagatik
Suediako segurtasun-indarrek atzeman zuten arma. gizona identifikatu eta atxilotzeko eta entregatzeko agindua eman zuten, Europa mailan.
38 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilboko aireportuan, Suediara posta bidez suzko arma bat bidaltzeagatik. Arma trafikoaren ustezko delitu bat egotzi diote.
Suediako segurtasun-indarrek atzeman zuten arma, eta gizona identifikatzeko, atxilotzeko eta entregatzeko agindu zuten Europa mailan, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.
New Yorketik Bilbora zihoan hegaldi batean aurkitu dute ustezko arma-trafikatzailea, eta atxilotu egin dute. Atxilo hartu ostean, Auzitegi Nazionaleko Guardiako 5 zenbakiko Epaitegi Zentralaren esku utzi dute, Bilboko guardiako epaitegiaren bitartez.