Doctor Deseoko Francis eta Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre, Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera
Doctor Deseo taldeko abeslari eta liderra, Francis Diez Rojo, aukeratu dute aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilari. Olatz Agirre Sagarna, Txori Barroteko konpartsakidea, izango du lagun txupinera lanetan.
Bilboko Aste Nagusiaren 45. edizioa abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Francis aho batez aukeratu du pregoilari lanetan aritzeko Bilboko Jaien Batzorde Mistoak eta bere ardura izango da Arriaga antzokitik mezua irakurriz, Bilboko jai nagusiari hasiera ematea.
Uribarrin jaioa, “bilbotar peto-petoa” dela dio Udalak. Doctor Deseo taldea gidari gisa, emozioz, indarrez eta poesiaren bidez bete ditu agertokiak hamarkadetan zehar. Bilboren eta bere Aste Nagusiaren “miresle sutsu” gisa definitu dute.
Bestalde, Olatz Agirre Sagarna Txori Barrote konpartsako kidea aukeratu dute Bilboko Konpartsek txupina botatzeko. 1969an jaio zen Santutxun. Lanbidez delineatzailea da eta Bilboko Udalean egiten du lan. 17 urteko ibilbidea pilatu du konpartsakide gisa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda