Gorbeian hildako 86 urteko mendizalearen senideak epailearen erabakiarekin haserre, geolokalizazioa ez baimentzeagatik
Asteazken gauean aurkitu zuten desagertutako gizona. Eskarmentu handiko mendizale arabarra Ertzaintzaren helikoptero batek topatu zuen. Epaileak ez zuen geolokalizazioa onartu, baina mugikorrak seinalea ematen jarraitzen zuen.
Mendizalea bilatzeko lanak asteazkenean, Gorbeian. Irudia: Arabako Gurutze Gorria
Asteazken gauean, Gorbeian asteartetik desagertuta zegoen 86 urteko gizona hilda aurkitu zuten. Eskarmentu handiko mendizale arabarra Ertzaintzaren helikoptero batek topatu zuen, eremu malkartsu batean. Epaileak ez zuen geolokalizazioa onartu, baina mugikorrak seinalea ematen jarraitzen zuen. Hildakoaren senideek eta bilaketa dispositiboko kideek epailearen erabakia kritikatu dute.
Eztabaida sortu da bilaketa dispositiboko iturriek ziurtatzen dutelako antzeko beste kasu batzuetan judizialki baimendu dela mugikorraren geolokalizazioa.
Neurri hori ukatzeko erabaki judizialak haserrea sortu du bai senideen artean, bai gizona aurkitzeko goizaldetik Gorbeiako parkea arakatzen ari zen bilaketa dispositiboan bertan.
Familiak Ertzaintzari azaldu zionez, desagertuaren telefono mugikorrak seinalea ematen jarraitzen zuen, baina inork ez zien deiei erantzuten. Hala ere, gailua geolokalizatu ahal izateko, epaile baten baimena behar zen, baina hark eskakizuna atzera bota zuen.
Dispositiboko iturriek adierazi dutenez, antzeko kasuetan baimen hori baimendu da, eta horrek aurkitzeko lanak errazten ditu nabarmen. Kasu honetan, ebazpen judiziala 15:00ak aldera jaso zuten, eta kontrakoa izan zen. Horrek bilaketa lanak zaildu zituen, mugikorraren seinalearen arabera ezin izan baitzen eremua mugatu.
Iñaki Pariente de Pradak, teknologia berrietan espezializatutako abokatu eta datuen kudeaketan eta babesean adituak, Radio Euskadiko Boulevarden azaldu duenez, datuak babesteko Europar Batasuneko zuzentarauak aukera ematen du premiazko kasuetan telefono-konpainiei geolokalizazioa zuzenean eskatzeko.
Pariente de Pradaren ustez, mundu digitalak inbaditzen gaituen garai honetan, erabakia hartzen duenak, epaileak edo konpainiak izan, "ez luke hain zorrotzak izan behar, eta proportzionaltasuna izan beharko luke". "Are gehiago, Google Maps bezalako aplikazioen bidez lokalizatuta eduki gaitzaketela kontuan hartuta", gaineratu du.
Hala ere, aurretik ere gertatu dela onartu du adituak, eta horregatik eskatu ditu protokoloak "egoera oso mugatuetan Poliziak azkar jardun ahal izateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.