Gorbeia mendia
Helikopteroz erreskatatu dute Gorbeia mendian istripua izan duen mendizale bat
14:15ean jakin du SOS Deiak 112 zerbitzuak emakume bat erori dela Zigoitia udalerriko Murua kontzejuko harrobietara jaisten ari zela. Ezbeharraren ondorioz, ezin zen ibili, orkatila hautsita omen zuelako.
Denboraldiko lehen elurteak eskizaleak erakarri ditu Gorbeiara
Lehen elurteek zuriz estalita utzi dituzte gailurrik garaienak,. Neguko kirolen zaleak eskiak atera eta gozatzeko aukera aparta izango dute hurrengo egunetan. Gorbeia mendian 10 zentimetro baino gehiago pilatu dira. Lehen jaitsierak egin dituzte zaleek.
Mendizale bat erreskatatu dute Atxuriko pasabidean
60 urteko pertsona bat erreskatatu dute Gorbeiako Parke Naturaleko Atxuriko pasabidean ondoezik sentitu ostean. Inguruan ziren mendizaleek gizonari laguntzea lortu dute, baina kaltetuak berak eman behar iza du abisua 112 telefonoan.
Arabako Foru Aldundiak Gorbeiako jarduerak murriztuko ditu oreinen orroaldi garaian, irailaren 8tik urriaren 10era
Debekatuta egongo da ibilgailuen trafiko osoa, zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotutako berariazko baimena duten kasuetan izan ezik.
Gorbeian hildako 86 urteko mendizalearen senideak epailearen erabakiarekin haserre, geolokalizazioa ez baimentzeagatik
Asteazken gauean aurkitu zuten desagertutako gizona. Eskarmentu handiko mendizale arabarra Ertzaintzaren helikoptero batek topatu zuen. Epaileak ez zuen geolokalizazioa onartu, baina mugikorrak seinalea ematen jarraitzen zuen.
Hilik aurkitu dute asteartean Gorbeian galdutako mendizalea
Bilaketa lanak uste baino gehiago luzatu dira, ez baitzen baimenik eman desagertuaren telefono mugikorra geolokalizatzeko.