86 urteko gizon baten bila dabiltza Gorbeia mendian
Euskadiko larrialdi zerbitzuak 86 urteko gizonezko baten bila dabiltza Gorbeia mendian. Asteartean desagertu zen eta bere autoa Muruako harrobien aparkalekuan aurkitu dute, Zigoitian (Araba), hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Desagertuaren seme batek astearte gauean eman zuen desagerpenaren berri. Gizona mendira joan omen zen, baina ez zen bere Gasteizko etxera itzuli.Une horretan hasi ziren bilaketa lanak Ertzaintzaren Herritarren Babeserako eta Larrialdietako Zerbitzuen eskutik. Lehen ikerketen ondoren aurkitu zuten desagertuaren autoa.
Bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikariek; Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko agenteak; helikoptero bat; droneak; Txakurren Unitatea; eta, Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldea dabiltza horretan. Baita Miñoiak eta Gurutze Gorriko kideak ere.
Zure interesekoa izan daiteke