BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gas-ihesa gertatu da Bilbo erdigunean, eta hainbat etxebizitza eraikin jendez hustu dituzte

Rodriguez Arias kaleko obretan lanean ari zen langile batek, nahi gabe, hodi bat zulatu du. Hala ere, udaleko iturriek baieztatu dutenez, ihesa konpondu dute.

18:00 - 20:00

Bilbo erdigunean egiten ari diren lanetan hodi bat zulatu da eta gas-ihesa gertatu da gaur goizean. 

Udaleko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, lanean ari zen langile batek, nahi gabe, gas hodi bat zulatu du Rodriguez Arias eta Maximo Aguirre kaleek bat egiten duten inguruan

Istripua 09:50ak aldera gertatu da, baina dagoeneko egoera bere onera etorri da. 

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak tokian bertan aritu dira lanean.

Badaezpadako neurri gisa, ingurua hesitu eta saltokiak eta etxebizitzak jendez hustu dituzte. Halaber, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa moztu dute. Hala ere, ez da inor zauritu. 

Hala ere, 12:15 aldera, etxetik atera dituzten bizilagunak itzultzen hasi dira eta itxi behar izan dituzten kalean zabaldu dituzte berriz ere, bai trafikoarentzat bai oinezkoentzat.

Gas-hornidura moztuta egon da ordu batzuetan eta poliki-poliki berrezaratzen ari dira.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu