Biktimen % 18,4k baino ez du jaso laguntza medikoa edo psikologikoa
Indarkeria matxistak biktimengan uzten dituen ondorioak anitzak eta askotarikoak dira, baita bakoitzak egoera hori zeharkatu edo aurre egiteko dituen moduak ere. Hala erakusten du Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruz egindako lehen inkesta ofizialak.
Indarkeria matxista jasan duten emakumeen % 18,4k soilik adierazi du laguntza medikoa edo psikologikoa jaso duela indarkeria jasan ondoren eta, beste % 17,3k erantzun duenez, ez du jaso, baina uste du jaso behar zuela. Hala ere, % 63,8k dio ez duela horrelako laguntzarik behar izan.
Indarkeria fisikoa eta indarkeria psikologikoa jasan duten emakumeek laguntza mediko handiagoa jaso dute sexu-indarkeriaren biktimek baino. Gainera, laguntza medikoa jaso zuten emakumeen proportzioa handiagoa da indarkeria bikotearen eremuan gertatu den kasuetan.
Txostenaren arabera, bikotekidearen eremuan eta/edo kanpoan indarkeria-motaren bat jasan duten emakumeen % 11,7 lanera edo ikastetxera joan ezinda egon da du denbora batez.
Baja edo absentismoa ohikoagoa da indarkeria fisikoa edo psikologikoa jasan duten emakumeen kasuan, sexu-indarkeria jasan duten emakumeenean baino. Aldi berean, ohikoagoa da bikotearen eremuan indarkeria jasan duten emakumeen kasuan.
Desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, emakume horien % 12,5ek adierazi dute beren desgaitasuna edo mugak bikotekideak edo beste pertsona batek eragindako indarkeriaren ondorio direla. Ehuneko hori % 15,8raino igotzen da indarkeria bikote barruan eta kanpoan jasan dutenen artean.
Bikotearen barruan eta/edo kanpoan indarkeria-motaren bat bizi izan duten emakumeen % 16,6k adierazi du bizi izandako indarkeria-gertakariei aurre egiteko botikak, alkohola edo drogak hartu dituela. Kontsumoa ohikoagoa da indarkeria bikote-harremanaren eremuan jasan dutenen artean (% 23,4, bikotetik kanpo indarkeria pairatu dutenen % 6,9ren aldean). Bikote barruan eta kanpoan indarkeria jasan duten emakumeen artean, ehuneko hori % 41,6ra igotzen da.
Hamar emakumetik ia bik ez dute inguruko inorekin hitz egin jasandako indarkeriari buruz. Era berean, ohikoa da indarkeria bikotearen eremuan jasan duten emakumeek esperientzia horiek neurri txikiagoan partekatzea lagunekin edo senideekin.
Haurrak, lekuko eta biktima
Emakumearen aurkako indarkeriaren alderdi kezkagarrienetako bat da, askotan, adingabeak indarkeria mota desberdinen lekuko eta biktima ere izaten direla.
Indarkeriaren biktima diren hiru emakumetik bat (% 34,7) adingabeekin bizi zen indarkeria-gertakariak gertatu zirenean, gehienetan seme-alabak (% 34,1).
Kasuen bi herenetan, adingabeek noizbait ikusi edo entzun dituzte bikotean gertatutako indarkeria-gertakariak. Lau kasutik batean, gutxi gorabehera, adingabeak nahiko maiz egon ziren indarkeria-egoeren eraginpean (% 26,2).
Bestalde, inkesta horien bidez jakin ahal izan denez, etxe horietako hamarretik ia hirutan (% 27,6), neska-mutilek indarkeriazko ekintzak zuzenean jasan dituzte bikotekide edo bikotekide ohien aldetik, kasuen % 9,6tan sarritan.
Salaketak, eta ez salatzeko arrazoiak
Inkestak, halaber, emakumeek jasandako indarkeria-egoerak zein neurritan salatu dituzten jakiteko informazioa jaso du.
Datuen arabera, bikotearen barruan eta/edo kanpoan indarkeria jasan dutela adierazi duten emakumeen % 13,9k bakarrik salatu du noizbait indarkeria hori, % 9,6k azken urtean. Salaketa horietako gehienak emakumeek beraiek jarri dituzte.
Salaketa gehienak indarkeria fisiko eta psikologikoagatik jartzen dira, eta % 12,1ek soilik salatu ditu sexu-indarkeriako ekintzak.
Emakumeek hainbat arrazoi dituzte jasandako indarkeria ez salatzeko, eta horien artean nabarmentzen dira indarkeria delitu salagarri batekin ez identifikatzea (% 64,5), erru, lotsa edo blokeo emozional sentimenduak agertzea (% 19,1) edo prozesu judizial batek ekar ditzakeen zailtasunen aurrean pausoa ez ematea (% 18,4).
Albiste gehiago gizartea
Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia erdiak indarkeria matxista motaren bat jasan du noizbait
Indarkeria matxistari zifrak jarri dizkio Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta batek, eta ondorio nagusia argia da: indarkeria matxista presente dago EAEn bizi diren emakumeen bizitzetan eta egunerokoan, bikote-, familia-, lan- edo hezkuntza eremuan, ez ezik, ingurune birtualean ere.
Bermeoko Madalen Egunetako teilak Palestinaren aldeko elkartasun mezua izango du
Horrekin batera, udalak dei egin die herritarrei Palestinaren aldeko elkartasun sinboloak erabil ditzaten (zapiak, banderak…), “mugak gainditzeko eta konpromiso kolektibo hori ikusarazteko”.
Felix Baumgartner austriarra hil da, 2012an estratosferatik jauzi egiteagatik ezaguna, parapente istripu batean
Muturreko desafioak egiteagatik ezaguna, 2012an mundu mailan egin zen ezaguna estratosferatik salto egiteagatik; munduko hiru errekor ezarri zituen horrela, besteak beste, soinuaren hesia ibilgailurik erabili gabe hautsi zuen lehen pertsona izatea.
Zarautzeko Udalak hondartzan erretzea eta bozgorailuak erabiltzea debekatuko du
Udalbatzak aho batez onartu zuen araudia berria, baina alegazioak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztuaren 6ra arte.
Harresi baten aztarnak aurkitu dituzte Gasteizko Antzoki Zaharra birgaitzeko lanetan, besaulki-patioaren azpian
Arkeologoek txosten bat egingo dute aurkikuntza aztertzeko, eta, bitartean, lanek normaltasunez aurrera jarraituko dute antzokiaren gainerako eremuetan.
San Adriango kobazuloan neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik
40.000 urte baino gehiago dituzten piezak berreskuratu dituzte arkeologoek. Aranzadik bi hamarkada daramatza Gipuzkoan, Aizkorri mendilerroan, dagoen tunel horretan indusketak egiten. Historiako garai ugaritako aztarnak aurkitu dituzte.
Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean
Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako".
Atzerapenarekin bada ere, iritsi dira Saharako haurrak Euskal Herrira
Agiriak tramitatzeko izan dituzten arazoen ondorioz, 15 egun beranduago iritsi dira Euskal Herrira Saharako 213 neska-mutikoak. Orain bertako familietan edota aterpetxeetan igaroko dute uda abuztu bukaera arte. Behar dituzten osasun frogak egiteaz gainera, elikadura hobetzea eta basamortuko 50 graduko tenperaturak ekiditea da Oporrak Bakean ekimenaren helburua.
Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari bizkaitarra hil da
Hainbat hedabidetan aritu zen lanean, tartean Bizkaia Irratian edota 'Bertsolari' aldizkarian. Horrez gainera, erakunde ugariren komunikazio aholkularia ere izan zen, besteak beste, Gerediaga elkartekoa eta Durangoko Azokakoa.