EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aroa aldakorra izango da eta tenperaturak apur bat igoko dira Euskadin eta Nafarroan

Iparrak aginduko du EAEn eta Nafarroan: zerua hodeitsu egongo da iparraldean, eta hegoaldean giro eguzkitsuagoa izango dugu. Euria bota, botako du, baina txikia izango da, eta puntuala.

GRAFCAV730. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 21/07/2025.- Una joven observa junto a su perro la playa de la Concha de San Sebastián. El tiempo previsto para este lunes en Euskadi es de brumas matinales, intervalos nubosos, especialmente en la vertiente cantábrica, donde habrá posibilidad de lluvia por la mañana, temperaturas mínimas en ligero a moderado descenso y máximas sin cambios o en leve ascenso. EFE/Juan Herrero.

Eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira uztailaren amaieran, Euskadin eta Nafarroan, inork ez dezala ezustekorik hartu. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, prezipitazioak nabarmen murriztuko dira ostegun honetan. Egunaren lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira Kantauri isurialdean, eta euri txikia egingo du, baina egunak aurrera egin ahala, prezipitazioak apaldu egingo dira eta zerua zabaltzen joango da, batez ere hegoaldean.

Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldean giroa egonkorragoa izango da, ostarteak nagusituko dira eta ez du euririk egingo. Iparraldeko haizea ibiliko da; kostaldean, tarteka baino ez. Tenperaturari dagokionez, baliteke apur bat gora egitea.

Ostiralean ere iparrak aginduko du eta hodeiak aldakorrak izango dira. Ipar isurialdean, zerua tarteka oso estalita eta oskarbi ere egongo da, eta euri txikia bota lezake. Hegoaldean, aroa lasaiagoa izango da, prezipitaziorik gabekoa, baina zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere Araban eta Nafarroako erdialdean. Tenperaturek eutsiko diote.

Larunbatean ere hodei eta zirimiri ugarirekin hasiko da eguna Kantauri isurialdean, baina orduak aurrera egin ahala eguratsak hobera egingo du. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta eguraldi lehorra nagusituko da. Hegoaldean giroa eguzkitsuagoa izango da. Hala ere, goizean behe-lainoa izango da eta ipar-ekialdeko haizeak joko du. Hegoaldean tenperaturak epelagoak izango dira.

Nafarroan, antzera. Ostegunean, Erriberan tarteka hodeiak agertuko dira goizean, eta zerua oskarbi egongo da eguerdian. Gainerako orduetan, zerua hodeitsu edo estalita egongo da, baina eguerdi partean ostarteak nagusituko dira. Ipar-mendebaldean euri txikia egingo du, eta baliteke Pirinioetan prezipitazioak izatea goizean.

Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) iragarri du lanbroa eta behe-lainoa zabalduko direla goiz-gauetan iparraldean eta mendebaldeko mendietan. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, eta baliteke arratsaldean apur bat suspertzea.

Tenperaturak ez dira ia aldatuko edo apur bat igoko dira. Termometroak 15 eta 27 gradu artean ibiliko dira Lizarran, 15 eta 26 artean Iruñean, 12 eta 27 artean Erronkarin eta 17 eta 30 gradu artean Tuteran.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu