Nafarroa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

64 urteko pertsona bat zauritu da Zizur Nagusian, bere etxeko eguzki-instalazioa erre ostean

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Un hombre de 64 años ha resultado herido con quemaduras en la mano y la cara este domingo tras declararse un incendio en su vivienda adosada de Zizur Mayor tras arder las baterías de la instalación solar de su casa.

64 urteko pertsona bat zauritu da igande honetan, Zizur Nagusiko (Nafarroa) bere etxebizitzan piztutako sute baten ondorioz. Zaurituak erredurak ditu eskuetan eta aurpegian.

Gertaera 08:05ean izan da, etxebizitzan dagoen eguzki-instalazio bateko bateriek su hartu dutenean, larrialdietako zerbitzuak jakinarazi duenez.

Sugarrek etxearen egiturari eragin diote, eta jada itzali egin dituzte. Gainera, keak ondoko bi etxebizitzei ere kalte egin die.

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X