Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du Zesta Punta komunitateari omenaldia eginez, Markina-Xemeinen
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, erakusmahai kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldeen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.
Zortzigarrenez ospatuko du gaur Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna, Markina-Xemeinen, zesta-puntaren komunitatea ardatz harturik.
Ziortza Olano Astigarraga Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak eta Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea Markina-Xemeingo Euskara eta Kultura zinegotziak jakinarazi dute jardunaldian zehar pilotarien komunitateari omenaldia egingo zaiola, "mundu osoko frontoietara Euskadiren izena eraman duen diziplina baten protagonistak baitira", Olanok azpimarratu duenez. "Nazioarteko mugikortasuna, profesionaltasuna, familien sakrifizioa eta gure balioak mundu osoko kirol agertokietan transmititzea gure historia komunaren funtsezko parte dira", adierazi du.
Era berean, Ituartek azpimarratu du Markina-Xemein "agertoki ezin hobea" dela ekitaldia hartzeko. "Gure herria aukeratzea eta kolektibo hori omentzea ohorea da, Markina-Xemein munduan zesta-puntagatik delako ezaguna, pilotariak munduko geografiako txoko guztietara iritsi direlako", esan du.
Egitaraua 18:00etan hasiko da Markinako frontoiaren kanpoaldean dagoen frontoi txikian.
Ekitaldi instituzionala 18:30ean hasiko da, eta Imanol Pradales lehendakaria eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusia izango ditu buru.
Hitzorduak osagai artistiko berezia ere izango du, Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak berak diseinatutako mural bat sortuko baitu, astelehenean bertan, Markina-Xemeinen. Egunean bertan hasiko da egiten, eta zesta-puntak Markina-Xemeinen, Zesta Puntaren Unibertsitatean, izan duen eta oraindik duen garrantzia sinbolizatuko du.
Gainera, dantza tradizionalak eta hainbat erakusmahai izango dira, publikoak zesta-puntaren historia eta kultura sakon ezagutzeko aukera emateko.
Aldi berean, ehun ekitaldi baino gehiago egingo dituzte mundu osoko euskal komunitateek.
Euskal Diasporak eskatuta, 2018an instituzionalizatu zenetik, Euskadiko eta Nafarroako hainbat udalerritan egin da Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi nagusia eta gero eta komunitate antolatuagoak dira ospakizunarekin bat egiten dutenak. Dagoeneko ehun ekitaldi baino gehiago egin dira euskal presentzia antolatua duten hainbat herrialdetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.