Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: Gertakariak Vueltan, Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen eta txertoak jarri ez zituen erizainaren aurkako epaiketa

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Personas con banderas de Palestina en las inmediaciones de Atocha, antes de pasar la etapa 21 de la Vuelta Ciclista a España, a 14 de septiembre de 2025, en Madrid (España). La Vuelta Ciclista a España pone hoy en Madrid el punto y final a una 90 edición de la ronda española marcada por las protestas en apoyo del pueblo palestino. La etapa final ha comenzando en la localidad de Alalpardo y finaliza en Cibeles con un recorrido de 106 kilómetros.



Jesús Hellín / Europa Press

14 SEPTIEMBRE 2025;PALESTINA;CICLISMO;VUELTA CICLISTA;ESPAÑA

14/9/2025
Argazkia: Orain.eus

Hauek dira irailaren 15ean Orainek landuko dituen albiste nagusienetako batzuk:

Gertakariak Vueltan:  Espainiako Vueltako 90. edizioak amaiera izan zuen helmugarako 56 kilometroren faltan. Izan ere, Palestinaren aldeko manifestazioek etapa azken kilometroetako errepidea hartu dute, azken etapa bertan behera uztera behartuz. Ondorioz, ika-mika handia piztu da PSOEren eta PPren artean. 

Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen: Gasteizko Udalak gaur jarriko du martxan Emisio Gutxiko Eremua hiriko erdigunean. Alde Zaharrean eta Zabalgunearen zati batean, hain zuzen ere. Horrela, lehen fasean, 2027era arte, B, C, Eco eta 0 pegatina duten ibilgailuak soilik ibili ahalko dira (A etiketa dutenak ez beste guztiak). 

Haurrak txertatu ez zituen erizainaren aurkako epaiketa: Astelehen honetan hasiko da Santurtzi (Bizkaia) udalerriko Kabiezes auzoko anbulatorioko erizainaren aurkako epaiketa. Haurrak txertatzen zituela antzezten zuen, baina ez zuen egiten, eta horregatik epaituko dute. 12 urteko kartzela-zigorra eskatzen duten ia 50 familiek espero dute akusazioa sendoa izatea, eta 400 haur baino gehiagoren osasunarekin "jolastu" zuen profesionalarentzat "zigorra" izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X