Bernedoko udalekuetako hezitzaileek “gezurrak eta eraso transfoboak” salatu dituzte
Bernedoko Euskal Udalekuetan parte hartzen duten hezitzaileek adierazpen publikoa egin dute azken asteetan proiektuaren kontra zabaldu diren salaketen harira. Azaldu dutenez, hedabide eta sare sozialetan plazaratutako mezuetan “gezurrak, morboa eta sentsazionalismoa” erabili dira, eta dutxa mistoen harira “eraso transfoboak” jasan dituzte. “Ez dugu inor inoiz behartu besteen aurrean biluztera”, azpimarratu dute.
Hezitzaileen arabera, udalekuetan haur eta gazteen ongizatea da lehentasuna. Hori bermatzeko, medikuaren bisitak egiten dira txanda bakoitzean, eta, beharrezko kasuetan, familiekiko komunikazioa bermatzen dela ziurtatu dute. “Familiekin harreman etengabea izan dugu, eta beti erantzun diegu haien behar eta kezkei”, adierazi dute.
Horien hitzetan, proiektuak “euskara, feminismoa eta auzolana” ditu oinarrian, eta haur eta gazteentzat “espazio seguru eta hezitzaileak” sortzea du helburu. Dutxak, beste jarduera guztien moduan, “elkarbizitzarako eta gorputz guztien normalizaziorako tresna” direla esan dute, eta horrela genero-estereotipoak apurtu eta aniztasuna sustatu nahi dituztela.
Hezitzaileen esanetan, Bernedoko udalekuek 50 urteko ibilbidea dute, milaka haur eta gazte hartu dituzte urteotan, eta aisialdi parte-hartzailea hezkuntza eraldatzailerako tresna gisa ulertzen dute. “Autogestioan eta borondatezko lanean” oinarritutako eredua dela gaineratu dute.
Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete proiektuarekin bat egiten dutenei eta azken asteetan babes-mezuak bidali dizkietenei. “Euskaratik, feminismotik eta auzolanetik, haur eta gazteen gozamena eta heziketa ditugu helburu. Lanean jarraituko dugu”, berretsi dute.
Salaketa
Ertzaintza Euskal Udaleku Elkarteak antolatutako udalekuan gertatutakoa ikertzen ari da, hainbat familiak salaketa publikoa aurkeztu ondoren. Salaketa horren arabera, monitoreek 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak modu mistoan dutxatzera “behartu" egiten zituzten.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak baieztatu duenez, Ertzaintzak "Bernedoko eraikin batean izandako zenbait gertakariren" berri du, zehaztu du kasua ikertzen ari direla, agintari judizialekin batera, deliturik egon den argitzeko.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez adierazi duenez, "haur eta nerabeen osotasun fisikoa edo emozionala arriskuan jartzen duen edozein egoera gaitzesten du". Erakundeak gaineratu duenez, "baieztatuz gero, gertaera horiek erabat onartezinak izango lirateke", eta kanpaleku publiko zein pribatu guztietan babes-protokoloak aplikatzeko beharra azpimarratu du.
Kontsultatutako iturrien arabera, Ertzaintzak aurretik abisua jaso zuen. Iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langile batek poliziari ohartarazi zion hainbat adingabek antzeko gertaerak izan zituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazen pertsonek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta espainiar estatuko toki ezberdinetara joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.