Gizaseme bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazenek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta Espainiako joateko.
29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen trafikoa egotzita, dokumentaziorik ez zuten zortzi gizon fugoneta batean zeramatzala.
Gaur goizaldeko 03:30ean, Ertzaintzaren Arabako Trafiko Unitateko patruila batek bi ibilgailu ikusi ditu, geldirik, A-1 autobideko bazterbidean, Arabako hiriburuaren parean, 355. kilometroan, Burgoserako noranzkoan.
Ertzaintza ikusi eta alde egin du ibilgailuetako batek. Agenteek beste ibilgailuaren gidaria identifikatu dute. Antza denez, furgoneta matxuratuta zegoen, eta hasiera batean bakarrik zegoela pentsatu dute.
Nolanahi dela, ertzainek ilunpetan lagun bat ikusi dute, errepide bazterrean ezkutatuta, eta laguntzera joan direnean zazpi gizaseme gehiago aurkitu dituzte.
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazenek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta Espainira joateko.
Zenbait egiaztapen egin ondoren, agenteek furgonetaren gidaria atxilotu dute, pertsonen trafikoa egotzita.
Ertzaintzak furgonetaren ondoan zegoen bigarren ibilgailua ikertzen jarraitzen du. Furgoneta horretan hainbat pertsona zihoazen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.