Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
Aurreko astean Basaurin gertatu zen bezala, egoera tamalgarri bat gertatu da larunbat honetan Hernanin, bertako futbol taldearen eta Irungo Landetxa taldearen arteko norgehiagokan. Gauean jokatu zen partidan arbitro lanetan ari zen 17 urteko gazteak irainak eta mehatxuak entzun zituen, aldagelan sartu behar izan zuen, eta ez zen bertatik ateratzera ausartu. Ertzaintzak bertaratu behar izan zuen azkenean.
Hernaniko taldeko zuzendaritzako kideek ETBri adierazi diotenez, "tentsio handiko partida izan zen hasiera-hasieratik, eta Irungo taldeko futbolari eta zale batzuek "jarrera erasokorra" izan zuten arbitroarekin.
Horren aurrean, 17 urteko arbitroak aldagelan sartzea erabaki zuen, bere burua babesteko.
Gipuzkoako Futbol Federazioak ikerketa ireki du eta "irmotasunez" jokatuko duela iragarri du.
Gertakari honen berri izan aurretik, baina antzeko beste gertakari batzuez galdetuta, Nerea Melgosa sailburuak "helduen gainean" jarri du horrelako jarreren erantzukizuna, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Hala, haurrek eta gazteek helduengandik ikasten dutela gogorarazi du, eta zelaietara joaten direnean "frustrazioak etxean uzteko" eta "errespetua erakusteko" eskatu die gurasoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera