GAZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost haur gazatar Euskadira iritsiko dira gaur, arreta mediko espezializatua jasotzeko

Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, patologia traumatologikoak, kardiologikoak eta onkologikoak dituzten adingabeak Gurutzetako, Donostiako eta Basurtuko erietxeetan ospitaleratuko dituzte.

Hospital cruces Gurutzetako ospitalea. Argazkia: Europa Press

Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi duenez, bost haur gazatar iritsiko dira gaur Euskadira, eta EAEko ospitaleetan artatuko dituzte, dituzten osasun-premiak direla eta. Adingabeek patologia traumatologikoak, kardiologikoak eta onkologikoak dituzte, eta gaur goizean Torrejon de Ardoz aire-basean lurreratu den talde zabalago bateko kideak dira. Beren familiekin batera heldu dira.

Areilza Doktorearen kaleko anbulatorioan, Bilboko Indautxu auzoan, Martinezek zehaztu duenez, haurrak hiru ospitaletan banatuko dira: bina, Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan, eta, bat, Basurtuko Ospitalean.

Sailburuak euskal erakundeen eta Estatuko agintarien arteko lankidetza txalotu du, Gazako Zerrendatik datozen adingabeei arreta humanitarioa emateko programa baten barruan dagoen harrera sanitarioa posible egiteagatik.

Martinezek azpimarratu duenez, "euskal mediku-taldeak prest daude haurrei ahalik eta arreta onena emateko eta prozesu honetan familiei ere laguntzeko". Gainera, EAEko osasun-sistemak nazioarteko larrialdi-egoeren aurrean ematen duen erantzun solidarioa ere txalotu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X