IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikertu gisa deklaratu duen ertzainak ukatu egin du Amaya Zabarteri buruan ostikoa eman izana

Iazko martxoan, Realak eta PSGk jokatu zuten partidan ertzainek foam pilotak jaurti eta zauriak eragin omen zizkieten bi emakumeen salaketen instrukzioak beste pauso bat eman du gaur. Familiek behin eta berriro eskatu dituzten ertzainen deklarazioak hasi dira Donostian.

Amaia Zabarte junto a su marido y su abogado

Amaya Zabarte, senarrarekin eta abokatuarekin. Artxiboko irudia.

Amaya Zabarteren auzian bi ertzainek deklaratu dute gaur; batek, ikertu gisa, eta besteak, lekuko bezala, Donostiako Justizia Jauregian. 2024ko martxoan, Reala-PSG Txapeldunen Ligako partidaren atarian, Anoeta inguruan izandako istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigai batek buruan jo zuen Zabarte, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. Zaintza Intentsiboen Unitatean egon zen ingresatuta 44 urteko irundarra. 

Deklarazioen ondoren, Iker Sarriegi biktimaren abokatuak hedabideen aurrean azaldu duenez, ikertu gisa deklaratu duen agenteak ukatu egin du Zabarteri buruan ostikoa eman izana. “Epaileari esan dio korrika zihoala, estropezu egin zuela eta aurrera jarraitzea lortu zuela, baina inolako momentutan ez zuela ostikorik eman”, azaldu du abokatuak. 

Lekuko gisa deklaratu duen ertzainaren arabera, berriz, bere unitateak ez zuen kargarik egin eta ez zuen foam pilotarik jaurti une hartan. 

Bi agente horiez gain, sei ertzain deklaratzekoak ziren gaurko saioan, baina akats bat egon da. Azken horiek Maria Martin gertakari haietan zauritutako beste emakumearen kasuarekin lotuta deitu dituzte deklaratzera, Zabarteren auzian deitu beharrean. 

Auzitegi bera ari da ikertzen bi kasuak, baina ikerketak banatuta, eta hor egon omen da nahasmendua. Azkenean, Sarriegik argitu duenez, abenduaren 5erako jarri diete hitzordua. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X