ABORTUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 lagunen aurkako epaiketa

Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako: astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saioak. Lehenengo egunean lekukoek hartu dute hitza.

20230301143128_askabide-klinika_
Askabideren aurrean kontzentrazioa

Duela hiru urte Gasteizko Askabide klinikaren aurrean abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa hasi da, lekukoen deklarazioarekin.

Zigor-arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako. Astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saio horiek, eta bigarren egunean hartuko dute hitza akusatuek.

18:00 - 20:00

Epaitzen ari diren elkarretaratzeak zortzi egunetan egin ziren, 2022ko irailaren 28tik azaroaren 4ra bitartean, Askabide klinikaren aurrean, Gasteizen.

Zentroko zuzendaritzak Ertzaintzaren aurrean salatu zituen protestok, eta 21 pertsona identifikatu zituzten.

18:00 - 20:00

Fiskaltzaren ustez, derrigortze delitua gertatu zen. Horregatik, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du 21 akusatuentzat, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea eta klinikako langileen jarduera oztopatzeagatik.

Hala ere, Fiskaltzak proposatu du zigor alternatibo gisa gizartearentzako lanak egitea 100 egunez, eta hiru urtez klinikara hurbiltzeko debekua ezartzea.

Defentsak, bestalde, absoluzioa galdegin du, uste baitu elkarretaratzeek ez zietela klinikako erabiltzaileei eta langileei eragin. Are gehiago, otoitz egitera eta pankartak erakustera mugatu zirela diote, adierazpen askatasunaz baliatuta.

Akusazio partikularraren esanetan, "40 egun bizitzaren alde" erakundeko kide dira epaituko dituzten 21 pertsonak.

Erakunde horren webguneak jasotzen duenez, "abortuarekin amaitzeko tokian tokiko kanpainak" egiten dituzte, "otoitz eginez, baraua eginez, komunitatea sentsibilizatuz eta abortuen aurrean egunero eta etengabe esnaldi baketsua hauspotuz". 

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Sumarrek jazarpena gaitzetsi dute 

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Sumarrek gaitzetsi egin dute "talde ultrakatolikoek, abortuaren aurkako taldeek edo antzekoek egindako edozein jazarpen adierazpen edo ekintza", eta babesa eman diote Askabide klinikari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X