Urbiako zelaietan atzo desagertutako 77 urteko artzain baten bila dabil Ertzaintza
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko ataleko agenteek atzotik desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanei ekin diete gaur goizean. Ustez artaldearekin Urbiako zelaietatik gertu dagoen borda batetik jaitsi behar zuen artzainak.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Pertsona bat hil da Gernikan trenak harrapatuta
Erdialdeko trenbide-pasagunean izan da ezbeharra, goizean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”
Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte.
Telebista bizirik aterako al da aro digital berrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.
Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"
Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.
Emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripuan
Biktima Lesakakoa da. Gainera, bi pertsona zauritu dira, eta Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.
Gripeagatik ospitaleratuta daudenen kopurua iaz baino bost aldiz handiagoa da EAEn
Osakidetzak eta Osasun Sailak txertaketaren garrantzia azpimarratu dute arnas gaixotasunen prebentzio gisa, eta "erne egoteko" eskatu dute Eguberrietara begira.
Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte
Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.