Emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripuan
Biktima Lesakakoa da. Gainera, bi pertsona zauritu dira, eta Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.
75 urteko Lesakako (Nafarroa) emakume bat hil da N-121-A errepidean, Beran, lau ibilgailuren artean izandako istripu batean. Gainera, beste bi pertsona zauritu dira.
Ezbeharra 68,3. kilometroan gertatu da, Behobiarako noranzkoan, 16:15 aldera.
Istripuaren tokira Oronozko parkeko suhiltzaileak, inguruko guardiako mediku-taldea, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira, baita Gipuzkoatik etorritako Irungo suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia medikalizatu bat eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat ere.
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bertan emakumearen bizitzagatik. Bestalde, SOS Deiak-ek mobilizatutako larrialdi-zerbitzuek zauritutako bi pertsonak Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte.