Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei batez beste, aurreko urtean baino % 3,2 gehiago.
Datorren astearteko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira jakinarazi ditu datuok Osakidetzak.
Artatutako emakume guztietatik 374 sexu-erasoaren biktimak izan ziren. 2023arekin alderatuta % 39,5 igo da sexu-erasoen biktima kopurua, 268 izan baitziren orduan artatutako kasuak.
Sexu-erasoagatik iaz artatutako 10 emakumetik lau adingabeak ziren.
2025ari dagokionez, urtarriletik irailera bitartean Euskal Osasun Zerbitzuak 299 sexu-eraso kasu artatu ditu.
Bizkaian 1.202 pertsona artatu ziren indarkeria matxistagatik, 2023an baino % 1,7 gutxiago, Gipuzkoan 599, % 16,7 gehiago, eta Araban 320, hau da, % 0,3 gehiago.
Asistentzia-mailen arabera, 1.041 kasu Larrialdietan detektatu ziren, 1.003 Lehen Mailako Arretan eta 77 Ospitaleko Arretan.
Azken hamarkadan Osakidetzako 21.549 profesionalek jaso dute genero indarkeriaren inguruko prestakuntza, antolatu diren 400 prestakuntza saio baino gehiagotan.
Osasun Sailak nabarmendu duenez, Osakidetzako profesionalek jarduera-gida espezifikoak dituzte genero-indarkeriari eta sexu-erasoen aurrean jarduteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.