Osakidetzak markak hautsi ditu: 34 transplante egin dituzte azaroan Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabetean, eta arlo horretan Estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Osakidetzak azaro historikoa itxi du transplanteen arloan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hilabetean 34 ebakuntza egin dituzte eta, osasun-erakundeak zabaldutako prentsa-oharrean jasotzen denez. Zehazki, 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin dira. Datu horien arabera, Espainiako zentro aktiboenetako bat da alor horretan.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea erreferentea da Euskadin eta beste autonomia-erkidego batzuetan giltzurruneko eta gibeleko transplanteen arloan, eta haurren transplanterako zentro, zerbitzu eta erreferentzia-unitate (CSUR) gisa akreditatuta dago. Gainera, jarduera horren zati handi bat oso denbora gutxian kontzentratu da. Guztira 25 giltzurrun transplanteetatik 23 hamasei egunean egin ziren, eta horretarako plangintza milimetrikoa eta koordinazio estua egin behar izan zuten taldeek, prentsa oharrean jasotzen denez.
Jarduera-bolumen hori egitura sendoa, protokolo aurreratuak eta kualifikazio handiko profesionalak dituzten erakundeetan baino ez da posible, Osakidetzak nabarmendu duenez. Lorpena diziplina anitzeko talde zabal baten lanari esker lortu da, Nefrologia, Urologia, Kirurgia Hepatobiliarra eta Transplanteak, Immunologia, Transplanteen Koordinazioa, Anestesia, Bizkortzea eta Erizaintzako profesionalek parte hartzen dute, baita beste zerbitzu batzuetakoek ere (Medikuntza Intentsiboa, Odol Bankua, Infekziosoak, Biokimika, Anatomia Patologikoa eta Erradiologia Interbentzionista).
Transplante-jardueran lau hamarkada baino gehiago
Giltzurrun-transplanteen programa hasi zenetik (1979), Osakidetzak 5.100 giltzurrun-transplante baino gehiago egin ditu helduetan eta pediatrian, eta horietatik 62 gibel- eta giltzurrun-transplante konbinatuak izan dira, prentsa-oharrean jasotzen denez. Aurten, oraingoz, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 151 giltzurrun-transplante egin ditu.
2006an hasitako emaile biziaren programari esker, orain arte 320 transplante egin dira, transplante gurutzatuak barne, Osakidetzak emandako datuen arabera. Pediatriari dagokionez, Gurutzeta erreferentzia-zentroa da Estatuan, eta 1981etik 266 giltzurrun-transplante egin dizkie Euskaditik eta Nafarroatik, Kantabriatik, Asturiastik, Galiziatik, Aragoitik edo Gaztela eta Leondik etorritako adingabeei.
Gibeleko transplanteei dagokienez, programa 1996an hasi zen, eta, harrezkero, 1.934 ebakuntza dituzte. Hala, ospitalea jarduera-bolumen handiena duten Estatuko bost zentroen artean dago, prentsa-oharrean jasotzen denez. Unitateak, batez beste, gibeleko 70 transplante egiten ditu urtean, eta Kantabriatik bideratutako pazienteak ere artatzen ditu, kasuen konplexutasunaren arabera.
Euskadi, organoen dohaintzan erreferente
Emaitza horiek Euskadiko organoen donazio maila altuaren barruan kokatzen dira, 2024an milioi biztanleko 56,6 emaileko tasara iristen baita, munduko altuenetakoa, prentsa oharrean jasotzen denez. Datu horrek osasun arloko eta osasunaz kanpoko taldeen arteko koordinazioa eta euskal gizartearen elkartasuna islatzen du.
Donazio-tasa handi horri eta transplante-jarduera biziari esker, Osakidetzak transplanteetako Estatuko eta nazioarteko erreferente gisa duen posizioa sendotu du, informazio-oharrak azpimarratzen duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.