Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu eta ilarak sortu dira A-1 autobian, Agurainen, istripu bat tarteko

Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Zaurituetako bat Txagorritxu Ospitalera eraman dute. 

A1 istripua ilarak Agurain

Ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute gaur A-1 autobian, Agurain parean (Araba), Irungo noranzkoan, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 377. kilometroan gertatu da, 15:15 aldera. 

Istripuaren ondorioz, bidea erabat itxi dute Irunera bidean, eta 16:05erako errei bat ireki dute. 

Zauritutako bi pertsonetako bat Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, iturri horien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X