Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu gaur saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da batez besteko gastua biztanleko; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteko dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. Zozketa 09:00etan hasiko da, eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.
Dena prest dago Madrilgo Errege Antzokian. Argazkia: Europa Press
Gabonen atarian, hemen da zortearekin urtero dugun hitzordua. Urtero legez, gaur egingo da Gabonetako Loteriaren Zozketa Berezia. Aurten 2.772 milioi euro banatuko ditu saritan, hots, iaz baino 70 milioi gehiago. Zozketa, ohi bezala, Madrilgo Errege Antzokian egingo dute, 09:00etan hasita.
Behin-behineko datuen arabera, zozketa horretarako 195 eta 39,7 milioi euro dituzte esleituta, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Bestela esanda, batez beste 87,43 eta 58,62 euro gastatu dituzte loterian bi autonomia erkidego horietako biztanleek. Kopuru hori aurreikuspen bat da, behin betiko datua saldu ez diren dezimoak itzulitakoan ematen baitute. Foru Erkidegoa da Espainiako Estatuan loterian gutxien xahutzen duen erkidegoetako bat, Estatuko batez bestekoa 76,08 eurokoa baita.
Zoria aldeko izatea espero dute euskal herritarrek, gastatutakoaren zati bat bederen berreskuratzeko. Iaz, sari potoloak ez zuen Hego Euskal Herria bisitatu nahi izan, baina gainerako sariek 43 milioi euro utzi zituzten.
Lehen saria, sari potoloa, 4 milioi eurokoa da serieko (400.000 euro dezimoko); bigarren saria 1,25 milioi eurokoa da (125.000 euro dezimoko), eta hirugarrena, berriz, 500.000 eurokoa (50.000 euro dezimoko). Halaber, bi laugarren sari (200.000 euro serieko eta 20.000 euro dezimoko) izango dira, eta baita zortzi bosgarren sari (60.000 euro serieko eta 6.000 euro dezimoko) ere.
40.000 euroko edo hortik beherako saria jasotzen dutenek ez dute zergarik ordaindu beharko. Hortik gorako sariaren % 20 Ogasunari eman beharko diote. Hori dela eta, sari nagusiarekin egokitutako dezimo bat duenak 328.000 euro kobratuko ditu; bigarren saria duenak, 108.000 euro, eta hirugarrenak, 48.000 euro.
Sari potoloa 40 bat aldiz jausi da Hego Euskal Herrian
Gabonetako loteriaren zozketa bereziaren lehen saria 40 aldiz erori da Euskadiko eta Nafarroako administrazioetan. Bilbo izan da hiriburu zorionekoena, sari nagusia 16 aldiz saldu baita Bizkaiko hiriburuan: 1814an, 1908an, 1933an, 1937an, 1955ean, 1957an, 1960an, 1963an, 1970ean, 1986an, 2012an, 2018an, 2020an, 2022an eta 2023an. Gabonetako sari nagusiak 14 milioi euro baino gehiago utzi zituen duela bi urte Bizkaiko hiriburuan.
Donostian, 8 aldiz tokatu da: 1888an, 1910ean, 1920an, 1975ean, 1986an, 2003an, 2018an eta 2023an. Iruñean, sei urtetan saldu dute lehen saria: 1829an, 1853an, 1974an, 2018an eta 2022an. Gasteizen, berriz, zortea aurka dute, birritan baino ez baita erori: 1830ean eta 2006an.
Zure interesekoa izan daiteke
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 37 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Non eta noiz ikusi ahal izango da hurrengo eguzki-eklipse osoa?
Ikusmina gero eta handiagoa da, eta dagoeneko nabari da sektore turistikoan. Cadizeko eta Malagako ostatu batzuek, astronomia zale askok behaketa egiteko leku egokitzat jotzen dituzten bi guneetan, ostatu batzuk dagoeneko beteta daude.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.
Horrelakoa izan da zuen eklipsea: Oraineko erabiltzaileek bidalitako argazkien bilduma
Gertaera astronomiko ahaztezin honen lekuko izan dira zuen argazki-kamerak. Eskerrik asko une historiko honetan parte hartzeagatik!
Begiak kaltetu dituzu eklipsean? Medikuarengana joateko alerta-seinaleak
Erretinak ez du minik sentitzen eta kaltea ez da berehalakoan igartzen. Eguzki-eklipsea behatu eta ondorengo 4-12 ordutan heltzen dira lehenengo sintomak. Ezagutu ezazu alarma-seinaleak.
'Gaurik' laburrena, 11.000 metroko altueran
Iberiaren hegaldi berezi batek eklipsearen irudirik garbienak lortu zituen bart, hodei arriskurik gabe eta garbi-garbi, Palentziako probintzia zeharkatzen ari zela.
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.