BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbat goizaldean Bilbon izandako tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza

Gaueko aisialdirako lokal baten inguruan izan zen, eta tiroen egilea bilatzen ari dira.

Larunbat goizaldeko hirurak aldera Bilboko Bolueta auzoan izan zen tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, gaueko aisialdirako lokal baten inguruan gertatu zen.

Agenteek jaurtigai baten laginak jaso zituzten, eta tiroen egilea bilatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X