ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte Erriberagoitin, hainbat lapurreta egin eta trafiko istripua izan ostean

Bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste bi pertsonaren bila dabil. Hainbat sakelako berri, kutxa erregistratzaile bat eta auto bat ostea egotzi diete, indarrez. 

Kantabrian indarrez egindako hainbat lapurreta argitu eta ustezko sei egileetatik lau atxilotu ahal izan ditu Ertzaintzak Erriberagoitin (Araba) joan den ostiralean izandako trafiko istripu bati esker

Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, gertakariak ostiraleko 07:24an jazo ziren, AP-68 autobidean, Arabako udalerri horren parean. Auto batek ezbeharra izan zuen, eta bertan zihoazen bi lagunek  ihes egin zuten autoa bide erdian utzita

Bertaratutako agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, autoa indarrez abiatuta zegoen, eta ibilgailuaren barruan hainbat mugikor berri zeuden. Gerora jakin zutenez, Kantabriako denda batetik ebatsi zituzten bezperan. 

Handik gutxira, abiada bizian zihoan auto bat atzeman zuten agenteek, Hereña parean. Sei pertsona zihoazen, aurretik istripuan nahasitako biak jaso ostean. Ertzainek ibilgailua geldiarazi zuten, eta bidaiariak jaitsarazi zituzten. Lapurrek ostutako kutxa erregistratzaile bat bota zuten sastraka batzuen artean. 

Agenteek lau pertsona atxilotu zituzten, 30-61 urteko bi gizon eta bi emakume. Beste biek ihes egitea lortu zuten. Atxilotutakoak ertzain-etxean dituzte, epailearen aurrera noiz eramango zain. 

Ertzaintzak gerora jakin duenez, bi iheslariek beste istripu bat izan eta autoa abandonatuta utzi dute. Horien bila dabiltza oraindik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”

Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X