Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko taberna batean hiru pertsonari arma zuriz eraso egitea leporatuta

Atxilotuak aurrekari penalak ditu antzeko erasoengatik. Zaurituetako bi ospitalera eraman dituzte, anbulantzian.

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du ostegun gauean Portugaleteko (Bizkaia) taberna batean arma zuriz beste hiru gizon zauritzea egotzita, eztabaida bat tarteko.

Gertakariak ekainaren 24an jazo ziren, 23:00ak aldera. Zaurituetako bi ospitalera eraman zituzten, anbulantzian, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen erasotzailea identifikatu eta topatzeko asmoz. 

Ustezko erasotzailea Muskizen atxilotu dute ostegun gauean. Atxilotuak polizia aurrekariak ditu antzeko erasoengatik eta jabetzaren aurkako delituengatik, eta epailearen esku jarri dute  jada, beharrezko eginbideak amaitutakoan.

Albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian

Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Errezilen

Ezbeharra 17:45 inguruan gertatu da, Errezilen, GI-2634 errepidetik zihoan motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, gizonezkoa, istripua izan den tokian bertan hil da.

Gehiago kargatu