EAEko biztanleek duela bost urte baino okerrago baloratzen dute beren osasuna, nahiz eta luzeago bizi
Osasunaren pertzepzioak okerrera egin du EAEko biztanleen artean azken bosturtekoan, Eustaten "Osasunaren Panorama" inkestaren arabera, baina Euskadiko bizi-itxaropena Europako eta Estatuko batezbestekoen gainetik dago.
Gaur egun, EAEko biztanleek duela bost urte baino okerrago baloratzen duten beren osasun-egoera, nahiz eta orduan baino urte gehiago bizi diren. Hala islatzen du Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) argitaratutako "Osasunaren Panorama" inkestak. Inkesta horrek biztanleen osasun-egoera, ohiturak, prebentzio-praktikak eta osasun-sistemaren erabilera aztertzen ditu.
Azterlanaren arabera, gizonen % 82k uste dute beren osasuna ona edo oso ona dela, eta emakumeen kasuan, berriz, % 78,1ek. Hala ere, bi kasuetan balorazioa ehuneko lau puntu inguru jaitsi da azken bosturtekoan. Era berean, jaiotzako bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du, eta 81,7 urtera iritsi da gizonen kasuan, eta 87ra, emakumeen kasuan. Datuok islatzen dute EAEko biztanleak, batez beste, Europar Batasunekoak baino luzeagoa bizi direla, eta eta Estatuko baino zertxobait luzeago ere bai.
Desgaitasunik gabeko lagunen bizi-itxaropena ere luzeagoa da emakumeen artean: 81,9 urte; gizonen artean, berriz, 77,3koa da betezbestekoa. Genero-arrakala hori datu biztanleen zati horretan gainerakoan erregistratutakoa baino txikiagoa da. Gainera, txostenak egiaztatzen du osasun mentaleko arazoek nabarmen egin dutela gora, bereziki emakumeen artean, 2023an emakumeen % 26,5ek zuten horrelako nahasmenduren bat, eta gizonen % 17,7k.
Aitzitik, apaldu egin da gaixotasun kronikoen prebalentzia, emakumeek sarrixeago izaten dituztelako horrelakoak. Hipertentsioa da gaitz kroniko ohikoena, eta, ondoren, kolesterol altua eta bizkarreko mina. Ohiturei dagokienez, behera egin du tabakismoak gizonen artean, eta gora egin du pixka bat emakumeen artean, nahiz eta gizonek gehiago erretzen jarraitzen duten. Alkoholaren arrisku handiko kontsumoa ere ohikoagoa da gizonen artean, 15-24 urteko taldean izan ezik; tarte horretan emakume gehiagok kontsumitzen dute, gizonekin alderatuta.
Txostenak jasotzen du, halaber, emakumeek gehiagotan jotzen dutela Lehen Mailako Arretara, urtean mediku-kontsulta eta erizaintzako kontsulta gehiago izaten baitituzte, baina 85 urtetik aurrera gizonak joaten dira sarriago anbulatorioetara. Ospitaleetan, aldiz, gizonezko gehiago ospitaleratzen dituzte, eta ospitaleratutakoen erdiak baino gehiagok 65 urte edo gehiago dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.