Trenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta

Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko. 

Rodalies Barcelon

Bartzelonako Adifeko Trafiko Zentralean (CTC) gaur goizean izandako bi gorabeherak Kataluniako Rodaliesen erabiltzaileen ohiko martxa nahasi dute beste behin ere. Oraingo honetan, bi aldiz guztiz eten behar izan dute tren zerbitzua, nahiz eta, bi kasuetan ere, minutu gutxian konpondu den egoera. 

Lehen gorabehera gaur goizeko 07:10etik 07:15era gertatu da, eta, ondorioz, trenen zirkulazioa gutziz eten behar izan da tarte horretan.

Bigarren mozketa 08:08an izan da, Rodalies zerbitzua berriro gelditu da, baina teknikariek minutu gutxian konpondu ahal izan dute, Renferen arabera, eta 08:19an konponduta zegoen jada. 

Tren konpainiak jakinarazi duenez, bigarren gorabehera horren ostean, Renfek kudeatzen duen aldiriko eta eskualdeko trenen Kataluniako zerbitzua ohikoan dabil.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X