Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta

Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean. 

Bergara harrapaketa atropello Harrapaketa izan den tokiaren irudia

38 urteko gizon bat hil da gaur goizean Bergaran, auto batek harrapatuta. 

Ezbeharra 07:15ean jazo da, Ibarra kalean. 

Bergarako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, biktima zebra-biderik gabeko gune bat zeharkatzen ari zen ibilgailuak ezin izan du hura harrapatzea eragotzi. 

Istripuaren tokira joan diren osasun langileek ezin izan dute gizona suspertu, eta bertan hil da.

Ikerketa abiatu dute gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X