TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz korapilatsua Bilbo inguruko errepide nagusietan

Istripu bat izan da Barakaldon, Ansioko bihurguneetan, Donostiarako noranzkoan, eta pertsona bat ospitalera eraman dute, zauriturik. Bestalde, lau ibilgailuk talka egin dute Zamudion, Txorierrin, eta auto-ilarak izan dira goizean goiz.

Gorabeherak izan dira gaur goizean Bilbo inguruko errepide nagusietan, hainbat istripu izan baitira.

Barakaldon, Ansioko bihurguneetan, istripu bat izan da, eta auto-ilarak izan dira BI-30ean, Donostiarako noranzkoan. Pertsona bat ospitalera eraman dute, zaurituta.

A-8an, Zorrotzako bihurguneetan, hiru autok istripua izan dute eta lagun bat zauritu da, eta hori ere ospitalera eraman dute. Auto-ilara handiak sortu dira inguru horretan Bilbora eta Kantabriara bidean.

Erandion bi turismok talka egin dute Arrontegira bidean, eta pertsona bat eraman dute zaurituta.

Lau ibilgailuk istripua izan dute Zamudion, eta ezbeharrak auto-ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Txorierriko igarobidean. Donostiarako noranzkoan gertatu da ezbeharra, eta ibilgailuek zirkulazioa oztopatu dute 08:30 aldera arte.

Araban, berriz, auto bat bidetik irten da A-1ean, Armiñonen, Gasteizera bidean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X