TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 150 km/h arteko haizea, inauterietako txupinazoa Tolosatik eta Osoko Bilkura Legebiltzarrean

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

SAN SEBASTIÁN, 26/01/2026.- Vista del oleaje este lunes San Sebastián, donde el Ayuntamiento mantiene cerrados todos los paseos marítimos y los principales parques de la ciudad por la alerta naranja por riesgo de impacto de olas. EFE/Javier Etxezarreta
Olatuen irudia Donostian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 12an, lerroburu nagusiak:

- Nils ekaitza dela-eta, alerta laranja indarrean dago gauerditik, nabigaziorako arriskuagatik; izan ere, 7,8 metroko olatuak espero dira. Haizeguneetan, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan, haize-boladak 100-120 km/h-tik gorakoak izan daitezke, eta haizeguneak ez diren lekuetan, berriz, 80 km/h-tik gorakoak.

- Tolosak ostegun honetan emango die hasiera bere inauteriei, txupinazoaren bidez. Ekitaldia, eguerdian izango dena, Orainen jarraitu ahal izango da zuzenean. Ostegun Gizena ospatuko da lehenengo egun honetan, eta txupinazoaz gain, txarangak edota bigantxak izango dira, baita kalejira bat Pirritx eta Porrotxen eskutik ere.

- Politikaren arloan, Eusko Legebiltzarrean egingo den ohiko osoko bilkura izango da albiste. Besteak beste, EH Bilduren Trantsizio Energetikoari buruzko Euskal Itun Sozialaren inguruko mozio bat eztabaidatuko da edo PPren legez besteko proposamen bat, "euskal atunontziek Senegalen bizi duten egoera larriaren inguruan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X