KOPAKO FINALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Kopako finalera Hondarribitik Sevillara joateko hegaldiak, 800 euroan

Hegaldien prezioak gora egin du eta partidara joan ahal izateko eskala luzeak edo egun bat lehenago bidaiatu beharko dute zaleek, hegazkin-txartelen metabilatzaile baten arabera.

Un avión con dificultades en el momento de tomar tierra en el aeropuerto de Bilbao este miércoles. El temporal ha cancelado un vuelo a Santiago de Compostela previsto para las 7.00 horas.  Las rachas ya han alcanzado los 130 km/h, en Punta Galea 128, en Cerroja (Carranza) 121 y Orduña 120, según datos dados a conocer por Euskalmet. EFE/Luis Tejido

Hegazkin bat, Loiun, lurreratzen. Argazkia: EFE

Apirilaren 18an eta 19an Errege Kopako finala jokatuko da Sevillan, FC Bartzelona eta Atletico Madrilen arteko finalerdiko irabazlea eta Athletic Club eta Real Sociedad partidako garailea aurrez aurre izango dira. 60.000 zale baino gehiago joango dira Sevillara, klubek 30.000 bana sarrera izango baitituzte, baina Andaluziako hiriburura joateko hegaldiak garesti daude, eta aukerak mugatuak dira.

Hondarribitik irteten diren hegaldiak dira garestienak, 700-800 euroko prezioekin, eta, gainera, ez dago hegaldi zuzenik. Larunbatean, hilaren 18an, irten nahi izanez gero, 3 eta 12 ordu arteko eskalak egin beharko dira, eta zaila izango da partidara garaiz iristea.

Bilbotik, berriz, hegaldi zuzenak daude, 11:40tik, eta 586 euroan, batez beste. Zuzeneko aukera merkeenak 428 euroko prezioa du. Inguruko beste aireportu batzuetatik ere ez hegaldi zuzenik egiten, Santanderretik, esaterako; aukerarik bideragarriena aurreko egunean ateratzea izango litzateke, 17:40an, eta prezioa 567 euro ingurukoa izango litzateke, baina larunbateko partidara berandu iritsiko litzateke.

Barajasetik hegaldiak 510 eta 630 euro artekoak dira, eta aurreko astean, berriz, 150-176 eurokoak. Bartzelonatik, aukerarik merkeena 137 eurokoa da, eta garestiena 194 eurokoa, bilatzailearen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X