GERTAERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona baten gorpua agertu da Donostian, txabola batean sutea izan ondoren

Sutea 18:00ak aldera piztu da, Altza auzoan. Ikerketa abiatu dute zerk eragin duen argitzeko.

Sutea eremu honetako txabola batean gertatu da. Argazkia: Google Maps.

Larrialdi zerbitzuek pertsona baten gorpua aurkitu dute Donostiako Altza auzoko txabola batean piztutako sute bat itzali dutenean.

18:10ean izan dute suhiltzaileek, Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta osasun-langileek sute horren berri. Sua itzaltzeko lanak amaitu ondoren, barrura sartu dira, eta pertsona baten gorpua aurkitu dute bertan.

Ez dakite sua nola piztu den. Hori dela eta, ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X