Oriana ekaitza

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribarri Ganboako urtegia husten hasi dira, bere edukieraren % 86ra iritsi ostean

17:30ean hasi dira Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegia husten. Hain zuzen ere, segunduko 15 metro kubo ur botatzen ari da Zadorra ibaira. 

ULLIBARRI-GAMBOA

Uribarri Ganboako artxiboko irudia: Lazaro Gonzalez

Uribarri-Ganboa urtegiko atea ireki dute ur-maila jaitsi dadin, euriteen ondorioz bere edukieraren % 86an baitzegoen arratsaldeko lehen orduan.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi duenez, 17:30ean hasi dira Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegia husten. Hain zuzen ere, segunduko 15 metro kubo ur botatzen ari da Zadorra ibaira.

Izan ere, itsas mailatik 544,4 metrora egon da gaur egun osoan, eta 545,16 metoraino iritsi da arratsaldean.

Euriak atesenik emango ez duela ikusita, urtegiko ateak irekitzea erabaki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X