Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txorierriko igarobidea ireki dute Bilbora bidean

Arratsaldean istripu larria izan da. Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.

Ireki dute BI-30 errepidea, Txorierriko igarobidean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak orain.eus-i jakinarazi dionez, arratsaldean istripu larria izan da. Auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.

15:50ean izan da istripua, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute autoan harrapatuta geratu den pertsona. Zauritua ospitalera eraman eta galtzada garbitu ondoren ireki dute bidea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X