EURITEEN ONDORIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean

Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.

zumaia-getaria-harria-desprendimiento
N-634 errepidera erori den harria. Entzule batek Euskadi Irratira bidalitako argazkia

Zumaia eta Zarautz arteko bizilagunak ohituta daude eurijasa eta denborale garaietan N-634 errepidea itxita ikustera, baina susto handia bizi izan dute astelehen honetan, eguerdian, tamaina ikusgarriko harri bat jausi denean. Zorionez, menditik eror daitezkeen harri eta bestelakoei eusteko helburua duen sareak atxiki ahal izan du eta ez da errepide gainera erori.

Errepide horren 23. kilometroan izan da ezbeharra, Zarauzko norabidean. Hala, errei hori itxi, semaforoa jarri eta Zumaiara bidean doan erreitik bideratu da trafikoa, bigarren luizia izan den arte.

18:30 aldera, lurra eta harriak erori dira berriz ere errepidera, 21. kilometroaren parean, eta errepidea erabat itxi dute. Bi orduren ostean, berriz ere ireki dute errepidea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, harri handia astearte honetan, 09:00etatik aurrera, kentzea espero dute. Errepidera jaitsi, bertan zaitu eta bidea garbitzea da asmoa, baina ez dago aurreratzerik noiz amaituko den operazioa.

Zirkulazioa posible da une honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X