Berdintasunari merezi duen espazioa emateko deia egin du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. "Eman tokia berdintasunari" kanpainarekin aldarrikatu du berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakarrela aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.
Martxoak 8 ditu gaur, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzionala egin du berdintasunari merezi duen espazioa emateko deia eginez. EAEko erakunde guztiek M8rako prestatutako kanpainarekin bat egiten du mezuak, eta berretsi egiten du emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikekin duen EAEko gobernuak duen konpromisoa.
Jaurlaritzak ohartarazi duenez, "gainditutzat jotzen genituen diskurtsoak berpizten ari dira eta ultraeskuinaren erreakzio bat ematen ari da, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza ukatuz, emakumeen aurkako indarkeria hutsalduz eta feminismoa eta berdintasun-politikak mespretxatuz".
Pradales buru duen gobernuaren arabera, "berdintasunaren bidea estutzeko benetako ahalegin bat dago". Hori dela eta, horri aurre egiteko deia egin du Jaurlaritzak, esparru guztietan berdintasunari leku handiagoa ematen jarraitzeko: enpresetan berdintasun-planak aplikatuz eta soldata-berdintasunerantz aurrera eginez, ikasgeletan hezkidetzaren bitartez genero-rol mugatzailerik gabe heziz, etxeko lanak eta zaintzak modu orekatuan banatuz, gorroto eta desinformazioa eragiten duten diskurtso faltsuak salatuz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde eginez, eta genero-ikuspegia txertatuz plan, ekintza eta erabaki politiko bakoitzean.
Horren arabera, "berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakar aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean".
Beraz, herritar guztiak animatu ditu berdintasunarekiko konpromisoa publikoki eta modu aktiboan adieraztera egunero, eta bereziki martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan hasiko da Ekain Perrinori egin zioten eraso homofoboaren epaiketa
2021ean parke batean egindako erasoan, orduan 23 urte zituen gaztea konorterik gabe utzi arte jipoitu zuten, irainen artean.
Hainbat lagunek botilak jaurti dizkiete ertzainei Athletic-Bartzelona partidaren ostean
Istiluak 23:00ak aldera jazo ziren, San Mames estadioaren inguruan. Ez zen inor zauritu. Ertzaintzak ez du oraingoz atxiloketarik egin.
Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur
Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.
Zifrek argi erakusten dute: Euskal Herrian matxismoak ez du etenik
Berdintasuna ez da oraindik errealitate bat. Emakumeek soldata baxuagoak dituzte, zaintza lanen zama handiagoa hartzen dute, eta indarkeria matxistaren mehatxupean bizi dira, baita eremu digitalean ere.
Konpondu dute Bilboko metroan atzerapen handiak eragin dituen matxura
17:00ak jota itzuli da bere onera metroen zirkulazioa. Arazoa 11:30ean sortu da, eta itxaronaldi luzeak izan dira hainbat geltokitan ordu luzez.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren dimisioa eskatu dute zale gorritxoek manifestazio batean
Sadar Bizirik elkarteak deituta, protesta egin dute ehunka lagunek Iruñean. Osasunak duela bi aste Real Madrilen aurka jokatutako partida amaitu ostean Espainiako Poliziak erabilitako indarkeria salatu dute, eta Alicia Echeverriari erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote. "Ezin dugu normalizatu etxean bertan amorruz eta bortizkeriaz gu jipoitzea", nabarmendu dute.
Behin egoerak hobera eginda, garbiketa lanei ekin diete inguru kaltetuenetan
Mungialdean egin du euri gehien, eta zenbait garaje eta errepide hartu ditu urak bertan, Derion, Bakion eta Getxon bezalaxe. Errepideetan ere gorabehera ugari izan dira.
Dohatik etxera bidean den Garikoitzek astea nola igaro duen azaldu du: "Beldur eta ezinegon uneak bizi izan ditugu"
Garikoitz Knörr euskara irakaslea Dohan (Qatar) zegoen AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia abiatu zutenean. Astebete geroago, etxera bueltatzeko izan dituen zailtasunak azaldu dizkigu bideo honetan.
Asteburu honetan eta hurrengoan ez da trenik ibiliko Andoain eta Irun artean
Astigarraga-Irun tartean hirugarren trenbidea jartzeko lanek eragin dute tren zerbitzuaren etena. Renfek autobus zerbitzua eskainiko du bidaiarien joan-etorriak bermatzeko. Gainera, Loiolako geltokia itxita egongo da apirilaren erdialdera arte.