Lekukoen txanda, hilkutxen iruzurrari buruz Valladoliden egiten ari diren epaiketan
23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.
Valladoliden, hilkutxak erabili ostean berriro salgai jarri omen zituzten ustezko iruzurgileen auzian egiten ari diren epaiketan lekukoen txanda iritsi da. 23 pertsona daude auzipetuta 1995 eta 2015 artean 6.000 bat hilkutxarekin iruzurra egiteagatik.
Ahozko saioetan, hasiera batean 239 lekuko eta hamazazpi peritu agertzea aurreikusten da.
Fiskaltzaren behin-behineko ondorioen arabera, Funeraria Castellanak eta El Salvadorreko hilerriaren arduradun nagusiak plan bat prestatu zuten erabiltzaileen kontura ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko.
Plana aipaturiko hilerrian egiten ziren errausketa-zerbitzuen mende zegoen zuzenean, eta, lehenengo pausoa hildakoei hilkutxak kentzea zen, erraustera zihoazenean kentzea, alegia.
Bigarren pausoa aurrez erabilitako hilkutxa horiek beilatokira eramatea eta bertan berriro saltzea zen.
Hildakoen senideek ez zuten praktika horren berri, eta ez zitzaien hilkutxa errauskailuan sartzeko unea ikusten uzten.
Hildakoen senitartekoei eta hurbilekoei ere ez zitzaien esaten hilkutxak aurretik erabiliak zirela.
Fiskalaren ustez, planak hainbat langileren laguntza behar zuen, eta horiek guztiak auzipetu dituzte.
Hilkutxekin ez ezik, gauza berbera egiten zuten loreekin ere. Tumuluen barruan egon ziren eta hilerrirainoko bidean erabiltzen ziren lore sortak ere berriro saltzen hasi ziren.
Horrela, familiek eramatea erabakitzen ez zuten kasuetan, errausketa-prozesuan parte hartzen zuten langileek jasotzen zituzten loreak eta beilatokira itzultzen zituzten, bertan berriro saltzeko.
Auzipetuen aurkako akusazioak honako delitu hauetan oinarritzen dira: talde kriminala osatzea, talde kriminaleko kide izatea, bidegabe jabetzea, iruzurra, hildakoekiko errespetuaren aurkako delitua, kapitalak zuritzea eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea.
Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du zigorrik handienen kasuan, eta bi urteko espetxe zigorra kasu arinenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.