TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak Txorierri errepidean, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Arazoak daude, halaber A8an, San Mames parean izandako istripu baten ondorioz Kantabriarantz, eta trafiko astunagatik Gipuzkoako noranzkoan. 

Auto-ilarak Txorierrin. Argazkia: @TrafikoEJGV

Goiz konplikatua Bizkaiko errepideetan  Auto-ilara luzeak sortu dira  BI-30 Txorierriko errepidean, Asua parean, 06:50 aldera bederatzi autoren artean izandako istripuaren ondorioz. Erletxetarako noranzkoan errepideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte. 

Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eta Arrontegitik eta Artatzatik datozen sarbideetan, bai eta Barakaldon eta Gurutzetan ere, Bilbo ekialdean, oroa har, oso motel doa trafikoa. 

Segurtasun Sailaren arabera, hiru lagun arin zauritu dira istripu horretan. 

Trafikoko zerbitzuak lanean ari dira zirkulazioa kudeatzeko eta istripuan inplikatutako ibilgailuak kentzeko.

Horrez gain, BI-10 errepidean San Mames parean elkar jo dute bi autok eta hiru erreietako bat itxi behar izan dute. Auto-ilarak Miribilaraino iristen dira Kantabriarako noranzkoan, eta, Donostiarantz, istripurik egon ez bada ere, auto-ilarak daude trafiko-astunagatik.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X