Erakundeen gaitzespena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio

Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".

Jon Uriarte
Jon Uriarte, artxiboko irudi batean

Azken orduetan argitaratutako albisteen arabera, Jon Uriarte Athleticeko presidenteak mehatxu larriak jaso ditu, eta, horren aurrean, Athletic Clubek bere “babesa” agertu dio.

Athleticek, halaber, gaitzetsi egin ditu Uriartek jaso dituen mehatxuak: “Athletic Clubek mehatxu mota oro baztertzen du eta pertsonen askatasuna isilaraztera edo murriztera zuzendutako adierazpen oro irmoki gaitzesten du. Klubak bere bazkideak babestuko ditu kide izateagatik jaso dezaketen edozein mehatxuren aurrean, eta presidenteari babesa ematen dio”.

Azkenik, Athleticek zera adierazi du: “Errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X