Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Osakidetzaren EPE baten artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Martxoaren 23an irekiko da Osakidetzaren 23-24-25 EPEan izena emateko epea. 5.425 plaza eskainiko dira deialdi honetan, horietatik 2.160 berriak, eta 2026an zehar egingo da. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta hainbat berrikuntza izango ditu: hurrengo hautaketa-prozesurako oposizio-probaren nota gorde egingo da eta test motako azterketa bakarra egingo da. Horretarako, galdera-sorta bat jarriko da izangaien eskura, proba prestatzea errazteko.
Deialdia ondorengo kategoria profesionaletarako izango da:
- Administrari laguntzailea
- Administraria
- Erizaina
- Erizaintzako laguntzailea
- Zerbitzuetako langilea
- Zeladorea
- Fisioterapeuta
- Laborategiko teknikaria
- Administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria
Izena emateko epearen barruan, Osakidetzak test erako galdera-sorta argitaratuko du. Galdera-sorta hori bat etorriko da gai-zerrenda orokorrarekin eta kategoria bakoitzerako ezarritako gai-zerrenda espezifikoarekin. Prozesu hori arautuko duten oinarri orokorren ezaugarriak Mahai Sektorialean SME eta SATSE sindikatuen onespenarekin lortutako akordio batean oinarritzen dira. Berrikuntza gisa, izangaiek proba honetan lortzen duten nota gorde ahalko dute hurrengo deialdirako, eta test motako proba bakarra egongo da, zati teorikoa eta praktikoa bilduko dituena, halakorik duten kategorien kasuan.
Gainera, lehen aldiz, eta EPE honekin batera, deialdi espezifiko bat egingo da desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat, gutxienez 25 plaza egokitu egongo baitira eskakizunetan eta probetan, osasun publikoaren eremuan benetako inklusioa errazteko. Osakidetzak deialdi horretan izena emateko epeen berri emango du laster. Deialdi horretan, erizaintzako laguntzaileen, zeladoreen eta zerbitzuetako langileen kategorietarako plazak eskainiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.