Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbatetik desagertuta dagoen mendizale bilbotar baten bila ari dira Arredondon, Kantabrian

Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, desagertutako gizona inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa mugatu dute.

Un operativo de 40 personas, dos helicópteros y 15 vehículos busca a un senderista desaparecido en Arredondo



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

22/3/2026
Bilaketa-operatiboa. Argazkia: Europa Press

Kantabriako Arredondo udalerrian larunbatetik desagertuta dagoen mendizale bilbotar baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak eta Guardia Zibila.

Kantabriako Gobernuak, Herritarren Segurtasunerako eta Babeserako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Mendiko eta Landa Inguruneko Bilaketa eta Erreskate Protokoloko Operatiboaren 1. maila aktibatu du.

Esan bezala, Bilboko bizilagun bat da desagertutako gizona. Dirudienez, 22 kilometro inguruko ibilbide zirkular bat egiteko asmoa zuen Collados del Ason inguruan, Colina, Carrio eta Pizarras herriak zeharkatuta.

Larrialdi zerbitzuek desagertutako gizonaren senide baten deia jaso zuten atzo gauean, mendizalea etxera itzuli ez zela ikusita, Kantabriako Gobernuak jakitera eman duenez.

Guardia Zibilak bilaketa-lanei ekin zien berehala. Gaur goizean, haren ibilgailua aurkitu dute, eta, horri esker, desagertutako gizona inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa mugatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X