TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin

Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.

Erandio inguruan gertatu den istripuaren ondorioz sortutako pilaketak. Argazkia: @TrafikoEJGV

Hainbat ibilgailuren arteko istripu batek arazo handiak sortu ditu goizean goizetik Bilbo inguruan. Ezbeharra BI-30 errepideko 12. kilometroan gertatu da, Erandion, Galdakaorako noranzkoan. Horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute eta auto-ilara handiak sortu dira. Pilaketek A-8 errepidean ere izan dute eragina, Txorierriko igarobidean eta Arrontegi inguruan.

Lau autoren artekoa izan da talka, eta trafikoa zeharo moteldu du Galdakaorantz. Arazoak Bi-10 errepidean ere sumatu dira, Barakaldo inguruan.

Halaber, A-8an izandako beste istripu batek eragin handia izan du Bilbo inguruan. Ezbeharra Malmasineko tunelen inguruan gertatu da, Basaurirako noranzkoan, eta auto-pilaketak sortu dira inguruan.

Azkenik, Muxikan bi autok elkarren kontra jo dute, eta, ondorioz, trafikoa moztu behar izan da Bi-635 errepidean, Zugaztieta parean, Bilborako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X