Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Korrika Bilbon. Argazkia: AEK
Korrikaren 24. edizioa aparteko ezustekoarekin amaitu da, pertsona batek barik zazpik idatzitako mezua irakurri baitute. Baina pertsona horiek ez dira Euskal Herri osoan ezagunak. Nortzuk dira?
Oier Iñurrieta Garmendia 25 urteko gasteiztarra (Araba) da mezua idatzi duenetako bat. Irakaslea lanbidez, Zunba Herrikoia izeneko proiektuan parte hartzen du, euskara aisialdi eremuan sartzeko asmoz. Hamaika amets bete ditu aurtengo edizioan: lekukoa eraman du, mezua idatzi du, mezua irakurri du…
Oihana Arana Cardenal eskoriatzarrak (Gipuzkoa) ere parte hartu du aurten mezuaren idazketan. Transfeminismotik euskaraz bizitzeko hautua egin zuen antropologiako ikasketetan ari zela, eta literaturan eta bertsolaritzan dihardu.
Elene Mengyu Larrinaga Bilbao Txinan jaio zen 2003an, eta urtebetera iritsi aurretik heldu zen Barakaldora (Bizkaia). Etxean Pirritx eta Porrotx entzun eta ikusten zituen, telebistan ETB3 ikusten zuen eta D ereduan ikasi zuen. Hala ere, AEKri esker lortu zuen euskara maila altuagoa, eta unibertsitate ikasketak ere euskaraz egin zituen. Euskaraz dakien lehenengo belaunaldikoa da familian, bere ahizparekin batera. “Ama hizkuntza gaztelera izan arren, ni euskalduna naiz amari esker”, aitortzen du berak.
Laugarren mezularia Beñat Jusue Rosano da, 28 urteko tuterarra (Nafarroa). Gazte-gaztetatik hasi zen euskararen alde militatzen, Euskararen Eguna, Gazte Eguna eta bestelakoak antolatzen. 22 urte zituenean, Union Tutera taldearen sorreran parte hartu zuen, euskara, parekidetasuna eta kultur integrazioa sustatzeko, eta Tutera erabat euskaldunarekin egiten du amets.
Aitzol Gil de San Vicente Pla 23 urteko hendaiarra (Lapurdi) 7 urterekin iritsi zen Lapurdira Donostiatik, gatazka politikoak bertara eramanda. Bernat Etxepare lizeoan piztu zitzaion euskararen aldeko militantziarekiko grina: “Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokan, Ipar eta Hego Euskal Herria lotu gintuzten ikastolek, ikasle mugimenduak eta euskarak”. Medikuntza ikasketetan dabil egun, eta jendea euskaraz artatzea du helburu.
Urepeletik (Nafarroa Beherea) iritsi da Bilbora Xalbat Alzugarai Etxeberri. Berria egunkariko kazetariak aitortu du ia galdu zuela euskara nerabezaroan, baina Korrika bere herritik igarotzeak lagundu egin zion etxean jasotako hizkuntzara itzultzen. Eskolan engaiatu zen hizkuntzarekin, eta Basaizea elkartean militatu du.
Azkenik, Leire Casamajou Elkegarai sohütarra (Zuberoa) dugu. Ama hizkuntza frantsesa izanda ere, gurasoek egin omen zuten “euskaltzale, abertzale; gure hizkuntzaren eta herriaren aldeko militante”.
Zure interesekoa izan daiteke
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste hainbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara" diogu, ez "euskara naiz". "Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.