Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehengai gisa pipa-azalak erabiliz, bateria kargagarriak lortu dituzte EHUko ikertzaileek

Unibertsitateak jakinarazi duenez, ikerketak egiaztatu du biomasako materialekin egindako bateriek energia nahikoa biltegiratzeaz gain, 1.000 karga eta deskarga ziklori ere eusten diotela. Aurkikuntzak aukera ekologikoagoak eskaintzen ditu "garestiagoak eta kutsagarriagoak" diren bateria tradizionalen aurrean.

De izquierda a derecha: la profesora Verónica Palomares Durán del Grupo de Estado Sólido y Materiales de la EHU y la doctora Nekane Nieto Álvaro del grupo "Ecodesigned Energy and Systems (EDGY)" de BCMaterials | Foto: Egoi Markaida



REMITIDA / HANDOUT por EHU

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

01/4/2026
Verónica Palomares eta Nekane Nieto, EHUko Egoera Solidoa eta Materialak taldekoak. Argazkia: EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ikerketa batek bateria kargagarriak garatzea lortu du, pipa-azalak lehengai gisa erabiliz. Hala, frogatu dute posible dela biomasa alternatiba gisa erabiltzea bateria komertzialetan eta, beraz, jasangarriagoak egitea. 

Aurkikuntzak aukera ekologikoagoak eskaintzen ditu "garestiagoak eta kutsagarriagoak" diren bateria tradizionalen aurrean.

Unibertsitateak jakinarazi duenez, ikerketak egiaztatu du biomasako materialekin egindako bateriek energia nahikoa biltegiratzeaz gain, 1.000 karga eta deskarga ziklori ere eusten diotela.

Sodio ioien bateriak litio ioien bateriak baino alternatiba merkeagoa dira eta erreserba mineralen mendekotasun txikiagoa dute, baina, energia dentsitate txikia eta karga eta deskarga ziklo gutxiegi dituzte.

EHUko Egoera Solidoaren eta Materialen Taldearen helburua da sodio ioien bateriak garatzea, biomasako materialak erabiliz.

Bateriek katodo bat (alde positiboa) eta anodo bat (alde negatiboa) dute, eta karga batetik bestera mugitzeko elektrolito bat, korronte elektrikoa sortzeko balio duena. Euskal Herriko Unibertsitateko taldea hondar-biomasatik lortutako ikatzetan oinarritutako anodoak lortzeko ikerketan murgilduta dago, hondakinak bateria horietarako material erabilgarri bihurtuz.

Ikerketa honetan, taldeak hainbat biomasa mota probatu ditu, hala nola kafe hondarrak, landare zurtoinak, espezie inbaditzaileen zuhaixkak, mahats haziak edo azala, arto artaburuak eta baita bio-hondakinetatik lortutako konposta ere.

Horien guztien artean, pipa-azaletatik lortutako ikatzek eman dituzte "emaitzarik onenak". 

"Pipa-azaletatik egindako bateria kargagarriak dira, energia kantitate egokia biltegiratzeko eta 1.000 karga eta deskarga ziklo ere jasateko gai direnak, kasu bakoitzean ingurumena gehien errespetatzen duen katodo-kimika aukeratuz", adierazi du Nekane Nieto EHUko Egoera Solidoaren eta Materialen Taldeko doktoreak.

Bateria horiek oraindik ez dira lehiakorrak litio ioien bateriekin alderatuta, eta bateria handiagoak lortu bitartean, "sistema osagarri" gisa edo gailu txikietan erabil daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X