Kopako finala
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Estali gabeko autobus batean hiriko erdigunea zeharkatu dute jokalariek Anoetatik Alderdi Ederreraino. Udaletxean agintariak zituzten zain eta kanpoan milaka zalek ongi etorria eman diete.
Jokalariei Alderdi Ederren egin dieten harrera. Argazkia: EITB
Taldekide bakoitzari eskainitako hitzak eta abestiak izan ditu aldagelako jokalari saltseroena denak. Berari ere abestu diote zaletu guztiek, hurrengo denboraldian Realean segi dezala eskatuz.
Tolosarako eta Irunerako noranzkoetan zerbitzu bereziak eskainiko ditu gau partean. Zerbitzuon inguruan xehetasun gehiago izateko, Renferen whatsapp kanalera batzea edo tren geltokietako leihatiletan galdetzea gomendatu dute.
Gonbidatu bereziak izango ditu festak, besteak beste, Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padilla izango baitira. Gainera, Sunek zuzenekoa eskainiko du, eta sorpresaz betetako arratsaldea izango da.
-Beharrezkoak ez diren ibilbideak saihestu
-Planifikatu ibilbideak aurretiaz
-Garraio publikoa erabili
-Ez erabili ibilgailu pribaturik
-Plastikozko ontziak edo berrerabilgarriak eraman
-Zaindu objektu pertsonalak
Adi, lineen eta geltokien aldaketak direla
Dbus -> http://labur.eus/8gmubijk
Lurraldebus -> http://labur.eus/1qu7l2mm
Euskotren -> http://labur.eus/pttgljib
Jokalariek hiriaren erdigunea zeharkatuko dute autobus ireki batean, udaletxeraino, eta 19:00ak aldera iritsiko dira Alderdi Ederrera.
15:00etatik autobusa udaletxera iritsi arte.
Arratsaldeko ospakizun ekitaldiaren aurretik, goizean Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailea erdiguneko kaleetan barrena ibili da. Argazkia: EFE
Donostiako udaletxean harrera ofiziala egin ondoren, jokalariak balkoira aterako dira, Kopa Alderdi Ederren bilduko diren milaka eta milaka realzaleei eskaintzeko.
Behin protokolozko ekitaldiak amaituta, futbolariak Alderdi Ederren dagoen eszenatokira jaitsiko dira, jendearengandik gertuago egoteko. Musika, "aurkezle berezia" eta ezustekoak iragarri ditu Realak.
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Kopako finala
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: ordutegia eta ibilbidea.
Kopako finala
Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.
Realari Donostian egingo zaion harrera eta ospakizunak eskainiko ditu EITBk, zuzenean.
Errege Kopako garaipenaren emozioa lau haizetara zabaltzeko profesional talde zabala arituko da lanean ETB, ETB ON, kirolakeitb.eus, Orain Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta gainerako euskarri digitaletarako.
100.000 realzale espero dira gaur Donostian, garaipena ospatzeko.
Talde txuri-urdinak laugarren aldiz irabazi du Errege Kopa; izan ere, Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatutako finalean, Atletico Madril menderatu du, penalti jaurtiketetan, luzapena 2-2 amaitu eta gero.