Yemen, 'udaberri arabiarra'ren laugarren pieza
Hiru aldiz esana zuen Ali Abdula Saleh Yemengo presidenteak bazihoala baina hiruretan azken orduan atzera egin eta uko egin zion dimisioa emateko agiria sinatzeari. Oraingoan, ordea, sinatu du.
Joan den urtarrilean arabiar herrialdeetan protestak hasi zirenetik erori den laugarren diktadore arabiarra dugu. Lehendabizikoa Tunisiako Ben Ali izan zen, Saudi Arabian asiloa jaso zuena, ondoren Mubarak egipziarra erori zen, Egipton bertan auzipetu dutena. Hirugarrena Libiako Gadafi koronela, azkenean bere arerioek erahil zutena, eta orain Salehren dimisioa etorri da, buru belarri bere burua defendatzen saiatu dena.
33 urtez egon da boterean eta oraindik ere agintean jarraitzeko asmoa zuen ondoren bere semeetako bat jarriz. Baina herritarren altxamenduak galarazi egin dio.
Yemen izan zen hain zuzen ere Tunisian hasitako altxamenduaz kutsatu zen lehen herrialdeetako bat. Hamar hilabete luze joan dira, manifestazioz eta errepresioz betetakoak eta Salehren kontrako atentatu bat ere izan zen, hilzorian egon zena.
Gerra zibila lehertzeko zorian dago Yemenen, Armada bera ere bitan zatitu delako, Salehren aldeko eta kontrakoen artean, eta bi aldeen arteko enfrentamentuak izan dira.
Adostu duten irtenbidearen arabera, oraingoz Hadi presidenteordeak hartuko du boterea, Salehren hurbilekoak, militarrak euren kuarteletara itzuliko dira eta otsailean presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dira. Dena den, ez da erraza izango Salehren agintaldi luzeak utzi dituen zauriak sendatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Energia enpresen etekinei zerga ezartzea eskatu dute Alemaniak, Italiak, Espainiak, Portugalek eta Austriak
Bost herrialdeotako Finantza ministroek gutuna igorri diote Europako Batzordeari. Argudiatu dutenez, "gerraren ondorioz etekinak lortzen ari diren konpainiek euren partetik ipini behar dute herritarren gaineko zama arintzeko”.
Lurra Artemis IItik ikusita
Misioa aurrera doa ilargirantz, eta distantzia horretatik lurraren irudiak hartu dituzte, astelehenean satelitera iritsi aurretik.
Ehiza hegazkinak eraisteak ez du eraginik Iranekin egiten ari diren negoziazioetan, Trumpen arabera
Hala ere, su-etena lortzeko negoziazioak "itopuntuan" daudela adierazi dute bitartekariek. Iranek saria eskaini du pilotuak harrapatzeagatik, eta Israel Libanon jartzen ari da indarra.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako erasoetan, eta Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxeak eraisten hastekoa da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla esan du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.