Soslaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Capriles, diskurtso moderatua oposiziotik

Venezuelako oposizioan gertatu ohi ez bezala, Mirandako gobernadorea erradikalismotik aldendu egin da.
Henrique Capriles. EFE

Henrique Capriles Radonski abokatu eta gobernadorea Hugo Chavez presidentearen aurkaria izango da Venezuelako hauteskunde orokorretan.

Caprilesen birraitona-amonak Treblinkako sarraskitze-esparruko biktimak izan ziren. Bera katolikoa da eta mezara joan ohi da.

Venezuelako oposizioko beste hainbat buruzagiren aldean, diskurtso erradikala saihestu du, irudi moderatuagoa emanda. Adibidez, kritikatu ohi du Chavez horrenbeste agertzea telebistan, baina haren programa sozialei eutsi beharra dagoela aitortu du.

Capriles klase altukoa da, sendi aberatsekoa. Izan ere, aitaren familia hedabide talde bateko eta higiezinen hainbat enpresaren jabe da, eta amaren sendiak hainbat zinema-areto ditu.

Abizenak boterearekin lotuta dituen arren, Capriles irudi elitista alboratzen saiatu da, txiroen artean ospe ona izateko.

Oso gaztea bada ere (39 urte), ibilbide politiko luzea egina du dagoeneko. Mirandako gobernadorea da, hauteskundeetan Diosdado Cabello (Chavezen alderdiko pertsona gogorrenetakoa) menperatu eta gero.

Halaber, Baruta herriko alkate izan da bitan, eta Diputatuen Ganbera ohiko presidente gazteena. Primero Justizia alderdiko kidea da, ia sortu zenetik.

Ez da inoiz ezkondu eta ez du seme-alabarik, baina hainbat maitasun-harreman ezagutzen zaizkio, hala nola Erika de la Vega aurkezlearekin izan zuena.

119 egun espetxean

2002 urteko estatu-kolpean, Hugo Chavez presidentearen aurkakoek Kubaren Venezuelako enbaxadan egindako erasoaren aurrea "ezer ez" egin izana egozten diote.

Alkate bazen ere, German Sanchez Kubako enbaxadoreak esan zuen Capriles ez zela erasoak saihesten saiatu. Ondorioz, 119 egun kartzelatu zuten, baina auzia justiziara iritsi zenean, absolbitu egin zuten.

"Nire fede ona pelikula bihurtu zuten, kartzelatu ahal izateko", salatu zuen elkarrizketa batean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X