'Barkamen' legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconiren kartzela-zigorra urtebetera murriztu du epaileak

Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote; baina, 2006ko 'Barkamen' lege bat oinarri hartuta, urtebetera murriztu du epaileak zigorra. Kartzeletan preso kopurua mugatzea zuen lege horrek helburu.
Berlusconi kartzela | 4 urteko kartzela zigorra Berlusconirentzat
Berlusconi Mediaset auziagatik epaitu dute Milaneko epaitegietan. Efe.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiaren kartzela-zigorra lau urtetik urtebetera murriztu du Mediaset auziaz arduratzen den Edoardo D'Avossa epaileak.

Berez, lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Milaneko Zigor Epaitegiak Berlusconiri, iruzur fiskalagatik. Baina, 2006an indarrean jarritako 'Barkamen' lege bati esker, urtebetera jaitsi diote zigorra. Kartzeletan preso kopurua mugatzea zuen lege horrek helburu, eta, guztira hiru urtez zigorra murrizteko aukera ematen du.

Hiru urteko gaitasungabetzea

Lau urteko kartzela-zigorraz gain, kargu publikoetan egoteko hiru urteko gaitasungabetzea jarri dio Milaneko Zigor Epaitegiak.  'Il Cavaliere'ri AEBetako filmeen eskubideak erostean iruzur fiskala egitea leporatzen zioten, La Repubblicaegunkariaren arabera.

Milaneko epaitegiaren arabera, Berlusconiri leporatutako delituak preskribatu egin du 2002-2003 epeari dagokionez. Fedele Confalonieri Mediaseteko presidentea absolbitu egin dute.

Frank Agrama Mediaseteko zinema-birtekariari ere kartzela-zigorra ezarri dio epaileak, hiru urtekoa, atzerrian telebista eta zine eskubideak erosteko orduan Berlusconiren "kide ezkutua" zela argudiatuta.

Berlusconik eta gainontzeko kondenatuek 10 milioi euro jarri beharko dituzte Estatuko Diru-sarreren Agentzian.

Berlusconi: 'Zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina da'

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak bere kontra ezarritako lau urteko kartzela-zigorra iruzur fiskalagatik zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina dela esan du.

Jabe den telebista-kateari egindako adierazpenetan, 76 urte dituen politikoak eta enpresariak esan du aske utziko zutela argi zuela.

"Zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina da. Zalantzarik gabe, epai politikoa da, niri buruz egin diren prozesu judizial asko politikoak izan diren moduan", nabarmendu du Berlusconik, Askatasunaren alderdi kontserbadoreko buruak.

"Badakit ezin dela horrela jarraitu. Zerbait egin beharra dago. Herrialde batean epaien inpartzialtasunen inguruan ezin daitekeenean zalantzatan egon, herrialdea hezigabea, izukaitza, bizitzeko egokia ez dena, demokraziarik gabekoa bilakatzen da. Tristea da, baina horrelakoa da geure herrialdea", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X